23 May MAÑANA SE CELEBRA LA TERCERA EDICIÓN DEL GARBIBAI URUMEA GONDOLIN RACE DENTRO DEL OLATU TALKA
Guztia prest dugu ondakinen jasotzea eta SUP lasterketarako Urumea ibaian.
BIHAR GARBIBAI URUMEA GONDOLIN RACEaren HIRUGARREN EDIZIOA OSPATUKO DA OLATUTALKA JAIALDIAREN BARNEAN.
Beste urte batez, munduan bakarra den Garbibai izeneko lasterketa Urumea ibaia SUPa ren gainean ibaia garbitzeko, lasterketarako eta ingurugiroaz disfrutatzeko elkartuko diren partehartzailez beteko du.
Goizeko 11ak aldera txupinazoak emando dio irteera Garbibai lasterketari Lehendakari Agirre zubitik, Hotel Amara Plazaren atzekaldean kokatua dagoen zubia hain zuzen ere. Beste bi edizioetan bezala, kirola maite eta ingurugiroarengatik errespetua duten partehartzaileek, gizakiak ibaiara botatzen dituen ondakinak jasoko dituzte.
Gipuzkoa, bizkaia, nafarroa eta iparraldetik etorritako partehartzaileak ibaian zehar beraien SUP oholekin arraunean ibiliko dira, batzuk distantzia ahalik eta azkarren bukatzen saiatuko dira, eta bitartean ekipoko beste 4 partehartzaileek ondakinak diren objetu bitxiak bilatu, taulen gainean jaso eta garraiatu beharko dituzte.
Epaimahai batek partehartzaileek jasotakoa baloratuko dute eta bi klasifikazio egingo dituzte. Lehenengo eta garrantzitsuena, jasotako ondakin kopuru eta zailtasuna izango da, bestea berriz, jasotako objetuen orijinaltasuna. Kapitainek egindako distantzia, beste partehartzaileek egiten duten distantziaren bikoitza dena, iritsitako ordenaren araberako puntuazio bat izango du. Azkenean hiru puntuazioen baturak emango du amaierako klasifikazioa
“ALTXORREN” ERAKUSKETA
Igandean Garbibai lasterketan hasitako ekintza borobiltzeko, ibaian jasotako ondakinak Alderdi Ederren, Donostiako udaletxearen aurrean erakutsiko dira. Ibaian botatako ondakin kutsagarriak instalazio artistiko batean bilakatuta erakusketa bat egingo da norvegiatik etorritako Antipodes Café estudioren eskutik, Urumeako Altxorrak deituko dena. Ekintza honen bitartez, ondakinak birziklatzeaz beste, ibaian gizakiaren eskuartzeak izan dezakeen eraginaren inguruko erreflexio ludiko bat sustatu nahi dugu
SAHARAGATIK BIRZIKLATU ETA ARRAUN EGIN
Igandean bertan Ecovidrioren eskutik eta Alderdi Ederren baita ere, beiraren birziklapenerako bi iglu kokatuko dira elkartasun ekintza bat burutzeko. Beira kilo bakoitzagatik (3 botila), Ecovidriok gipuzkoara uda pasatzera datozen ume saharauientzako SUP ikastaro bat ordainduko du. Ekintza honen bitartez gipuzkoara uda pasatzera datozen ume saharaui guztiek surf arraunaz gozatzeko aukera izatea lortu nahi dugu.
No Comments